FOTOVOZ MUGIBIL PROIEKTUA – Jarduera fisikoa

“Jarduera fisikoa eta hiri-segurtasunaren sustapena auzoak hobetzeko: zientzia herritarraren proiektu partehartzailea Bilbon”
Osasungarriak ez diren bizi-ohiturek lotura estua dute bai gaixotasun kardiobaskularren agerpenarekin zein obesitatearekin. Aurretiazko ikerketek erakutsi dute hiriko faktoreek eta auzoen ezaugarriek eragina dutela bizilagunen osasunean eta jarduera fisikoaren praktikan. Testuinguru desberdinetan ere emaitzak berdinak dira.
Proiektu honen helburua Bilboko maila sozioekonomiko desberdineko hiru auzoetako hiri-inguruneko faktoreak aztertzea da. Faktore hauek jarduera fisikoaren praktikarekin, segurtasun herritarrarekin eta auzotarren osasunarekin estuki lotuta daude. Helburua lortzeko asmoz, diagnostiko komunitario bat egingo da, Photovoice Partaidetza-Ekintza Ikerketa metodologia erabiliz.
Ikerketaren emaitzak 2022. urtean zehar aztertu eta partekatuko dira. Hala, Bilboko herritarrek ateratako ondorioetan oinarrituz, hiri-ingurunea hobetzeko proposamenak bilduko dira.
PARTE HARTU NAHI DUZU? Idatzi info@mibarriosaludable.com helbidera. Proiektuaren berri emango dizugu, eta hainbat sariren zozketan sartuko zara.
Eskerrak:



Erizaintza eta Osasun Sustapenerako Ikerketa Taldea

Helburua: inguruneko faktoreek biztanleen bizi-ohituretan eta osasuna hobetzeko zaintzan nola eragiten duten aztertzea.
Ikerketa-ildoak: hiri osasuna, osasun publikoa, zientzia herritarra, elikadura eta jarduera fisikoa.
Bizilagunen osasunean eragina duten auzoetako arazoei irtenbidea bilatzeko hiri-ikerketa gakoa da.
Hainbat ikerketen arabera, bizi garen eta lan egiten dugun tokiak jarraitzen ditugun bizi-ohituretan eragin zuzena dauka, eta horren ondorioz, baita populazioaren obesitate mailetan ere. Auzoetan aurkitutako ezberdintasun sozioekonomikoek populazioaren osasun mailan eragin dezake, beraz, auzoen eta bizilagunen ezaugarriak aztertzea ezinbestekoa da diagnosi komunitarioa burutu ahal izateko eta zaurgarriagoa den populazioaren egoera hobetzeko erantzun posibleak bilatzeko.
Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU), Erizaintza eta Osasun Sustapenerako Ikerketa Taldeak “Auzo osasuntsuak” ekimena martxan jarri du, hiritarren partaidetza sustatzeko bere komunitatearen ahultasun eta sendotasunen ezagutza handitzeko xedearekin, eta horrela, gizabanako, familia eta komunitateen bizi-kalitatea hobetzeko konponbide praktikoak aurrera eraman ahal izateko.
FOTOVOZ BILBAO PROIEKTUA – Elikadura
“Bilboko hainbat auzoetako bizilagunen elikadura-ingurunearen eragina osasunean: herritar parte-hartze ekintza ikerketa”
Bilboko hainbat tokitan nola bizi eta elikatzen den aztertzea izan zen 2017an burututako ikerketa honen helburua. Aurretiazko azterlanek erakutsi dute bizilekuak, lantokiak eta maila sozioekonomikoak eragina dutela elikaduran, eta, beraz, baita biztanleriaren obesitate mailan.
Ikerketa metodologia kualitatiboa erabili zen, parte-hartze ekintza motakoa, eta testuinguru sozioekonomiko desberdinetako (altu, erdi eta baxu) Bilboko hainbat auzotako bizilagunek parte hartu zuten. Horrela, herritarrak berak dira ingurunean duten errealitatea aztertzeko eta osasunarekin erlazionatu ahal izateko ikertzaileak.
Osasun Publikoaren arloan berrikuntza handiko azterketa mota hau Estatu mailan egin den bigarrena izan da, Madrilen egindakoaren ereduari jarraituz. Aurreko lanak Villaverde auzo pobreetako elikadura-ingurunea aztertu zuen, eta eragin sozial eta mediatiko handia izan du.