Fotovoz Bilbao

Proiektu honek Partaidetza-Ekintza Ikerketa (IAP) batean du oinarria. Bere helburu bakarra komunitateko kideei beraien arazoen konponbidea bilatzen sustatzea eta beraien ahalduntzearen hazkuntzari laguntzea izanik. PHOTOVOICE (fotovoz) izeneko lanabesa erabiltzen du, zeinek argazkien erabilera eta IAPa batzen ditu, hiri bateko auzoen eta beraien ezaugarriek bizilagunen osasunean nolako eragina duten ulertzeko helburuarekin. Kasu honetan, ikerketa honek, elikadurarekin erlazionatutako ingurumen faktoreen diagnosi komunitarioa egin nahi du Bilboko bizilagunetan.

Ikerketa hau, testuinguru sozioekonomiko desberdina duten Bilboko 3 auzotan burutu da. Deustuko Kepa Deuna, Uribarri eta San Frantzisko auzoetako 23 bizilagunek argazkiak atera zituzten beraien elikadura ingurumenari, guztira 110 argazki eztabaidatu eta aztertuz. Hauek, 28 taldetan sailkatu ziren talde sesioetan, azkenik 40 argazki aukeratuz eta 6 taldetan batuz. Guzti hauek, argazki-liburu batean aurkeztuak eta argitaratuak izango dira, komunitateari ikusgai jarriz:

    • Gizarte erlazioak
    • Ohitura txarrak
    • Kultura aniztasuna
    • Ohitura osasuntsuak
    • Merkatal eraldatzea
    • Prekarietatea

Ikerketa honi esker, honako hauek lortu izan dira:

Bizilagunek beraien komunitateko sendotasun eta kezkak antzeman eta islatzea.
Beraien inguruko gai garrantzitsuei buruzko hausnarketa kritikoa eta ezagutza sustatzea, argazkien talde-eztabaidaren bitartez.
Erabaki politikoen arduradunei emaitzen berri ematea erakusketa publikoen bitartez.